XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arrautz-opillezko bokau bi ta janari bero bat ume-zaingoan bertan emoten jakez, an daukien sukaldean gertauta.
Amak eurak be sarri bertan geratzen dira euren seme-alabakaz bazkaltzen, urte-betetze ta antzeko jai ta jazoeretan batez be.
Bidenabar, Alkarteko burua bera ere, Herbert Wadopin jauna, jai dagienakaz alkartu oi da.
Jan-ostean, umerik txikienak bazkal-ostekoa egiten dabe aur-zaingoak ipiñitako kumatxo ta seaska pitiñetan.
Beste batzuk kirol-zelaira doaz, eta emen daukiez olgetako txinboak, amakak, ondar-kutxak eta beste olako joku-gailluak.
Eguraldi txarra danean, barruko jinasi-leku batera doaz, soin-ariketak egitera.
Ardurategiak, ikastaroan dagozan umeak be artzen dauz, euron opor-aldietan eta eskolarik ez daukien astegunetan.
Au lagungarri jake amai, bestelan euren etxeetan egon bearko leuke geienetan, euren lan bitartean, baby-sitter'ik edo umeak nun itxirik ez ba'daukie.